XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaurko gizona, gaurko kristaua, denok ikusten dugunez, otoitz-krisialdi bat pasatzen ari da.

Orduen liturgi ortan otoitzerako bide eta laguntza aurkituko ote du?.

Erantzuna ez da erreza.

Otoitz-bideak ez bait dira errazak izaten asiberrientzat.

Eta Orduen liturgiak ere baditu bere zailtasunak.

Ezin ukatu.

Fede sendoa, gogo bizia eta katekesi on bat izanez gero, Eliz-otoitza gaur gizonaren egiazko otoitz gerta diteke bai.

Baina ez da ori lortuko urte betean, ez.

Lan luze eta zaila izango da.

Ez bait da nahikoa ortarako laikoek eliz-liburu berri bat erostea, fede-kultura eta pentsakera berri bat iritxi behar dute lehenik.

Izan ere, adibidez, Eliz-otoitza ezin egin bibli-jakintza on bat gabe.

Nolanahi ere, asi gaitezen lanean eta gero gerokoak.

Orduen otoitza: goiz-otoitza, atsal-otoitza...

Beti esan da Eliz-otoitzaren xedea aldia sagaratzea, eguna santutzea dala (Inst.10-11).

Gizonaren aldia eta eguna noski.

Bainan nolatan lortu ori?.

Nahikoa ahal da egunean behin otoitz egitea, askok ohitura zutenez, goizetik edo iluntzean Ofizio osoa dena batean errezatuz?.

Dokumentu berri onek argi azaltzen du Eliz-otoitza Orduen otoitza dala, ordu jakinetan egitekoa.

Ezinezko zaio gizonari beti otoitzari ekitea, badu beste egitekorik franko.

Orregatik Elizak ordu batzuk aukeratu ditu, otoitz-ordu berezi eta egoki bezala.

Eta auek dituzu (Inst.37-39): - Gorespenak edo goizeko otoitza.

- Bezperak edo atsal-otoitza.

- Irakurketaren ordua, edozein ordutan esan ditekena.

- Eguerdiko ordua, bazkal aurretik edo ondoren.

- Konpletak edo arrats-otoitza, oheratzean egitekoa.

Eliz-otoitza ondo egin dala agertzeko ez da aski Ordu guziok egun barruan esatea.

Otoitz-ordu bakoitza bere orduan esan behar da, bestela sentidurik gabe gelditzen da.

Ortan zenbat nahasketa eta aldrebeskeria eliz-otoizlarien artean, edo Bezperak eta konpletak goizetik esanez edo Maitinek eta Gorespenak iluntzean, eta abar.

Bai Kontzilioaren eta bai dokumentu berri onen irizpidea bestelakoa da: Otoitz-Orduak, ahal dan guzian, bere berezko garaian, orduaren egia gorderik, esan behar dirala (Liturgi-Kost. 88.94; Inst.11.29).